XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gau osoan lo-egin dot.
Goizean, amak itzarrtu nau.
Goiz ederr-epela zan.
Txoriak zugatzetan txioka egozan.
Yagi ta yantzi naz.
Gero, belauniko.
Goiko-Yaunari otoiegin dautsot, bere laguntza egunerako eskatzen.
Goizaldu ondoren, guraso ta anai-arrebei musu emon dautset.
Eta gero, ikastolara etorri naz.
Ikastolara belutxu eldu naz.
Ikasle asko egozan.
Baña batzuek uts-egin dabe.
Irakasleak txiliña yo dau.
Gustiok zutundu gara.
Askaldiko otoya egin dogu.
Ostera yezarri gara.
Irakasleak itandu dau.
Banaka erantzun dogu.
Gero, gustiok batera.
Irakurri dogu.
Idatzi dogu, banaka erkiñean.
Gero, batera ingietan idazkorrtzaz.
Zenbatu dogu.
Abestu be bai.
Ikastaldia amaittu da.
Gustiok etxeratu gara.
Ta zelan inoiz bez belu eltzen ez danari?-
Zer ete-da oba,